XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aspaldian ia arrosarik hartzen ez duzulako diozu hori.

- Orain dirua aurrez beharra daukat dozena bat erosteko adina Gero aita Bingogana bihurtu zen..

- Aski izango huke berrogeita hamar zentabo arrosa bakarrerako.

- Agian gehiago izango duk orain, eta gero bidalketa ordaindu beharko diok gero loresaltzaileari.

- Non bizi duk neska?

- Zerean ... Bixby, Oklahoman.

- Bai, horrelakoren bat kostako zaik.

Bingo ez zen ausartu aitari esatera arrosa bakarra egokia izan zitekeela aspaldiko garaietarako, neskek loreak liburu orri artean zanpatzen eta Elvis Presleyren kontzertuetan konortea galtzen zuten garaietan.

Gaur egun neskek Ijito Maitalea irakurtzen dute eta eta erabat uko egin diote konortea galtzeari.

Bai, erabat berak erabaki beharko zuen zer egin Melissaren opariari zegokionez.

Bingoren aitak pizza-mokadu bat hartu eta zatia platerera itzuli zuen.

Gazta urtuzko hari luze bat zihoan Bingoren aitaren ahotik platereraino, eta hatz baten inguruan bildu eta ahora sartu zuen.

- Orduan beste zer arazo daukak? galdetu zion hatza miazkatzen zuen bitartea.

- Zerbait egin al zezakeat hire alde?

Arazoak konpontzen laguntzeko umorean nagok.

- Ez... Ezer ez.

Bingok bere pizzari begiratu zion.